GURASOENTZAKO AHOLKULARITZA
EGITARAUA
Espazio honen proposamena zera da, seme alaben heziketak dakartzan zailtasunen aurrean, geure jarraipena behar duten gurasoei, beraien bidean laguntzea.
NORI DAGO ZUZENDUA Beren seme alabekin erlazionatzeko zailtasunak dituzten gurasoak.
Beren guraso funtzioak aurrera eramateko orduan dudak dituzten aita eta amak.
Egoera desberdinen ondorioz haurren tutoreak direnentzat (aiton-amonak, beste erako familikideak, etb).
Nerabezaroak dakartzan aldaketetan murgildurik dauden familiak.
Helburu orokorra familiak eta berau osatzen duten partaideek bizitza kalitatea hobetzea lortu dezatela da. Hortik abiatuta, familiari lagundu nahi diogu, zailtasunak modu autonomoan kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko prozesuan.
Konkretuki ondorengo esparruak landu nahi dira:
Familiakideek dauzkaten harremanen kalitatea bere osotasunean hobe ditzatela.
Bizitza ziklo desberdinetara egokitzeko asmoz, familiak gaitasunak indartu ditzala.
Errealitate berrien aurrean familiak sostengua eta jarraipen bat izan dezala.
Familiak bere ingurukoekin dituen harremanak erabil ditzala.
Familiarrek edo bere kideek inguruko baliabide komunitario guztiak egoki erabil ditzala.