Nura

KONTAKTUA - MAPA

MAPA

San Francisko Pasealekua
47 zenbakia, behea
20400 tolosa
Tel.: 943 576 937
Mov.: 600 849 249
mail: nura@nura.info

  • Nura
  • facebook

ALBISTEAK

18/05/2016 HAURREN HIRIA

Foto de la noticia 'HAURREN HIRIA' Amaitu da aurten ere, Tolosako kale hezitzaileen parte hartzea aurtengo Haurren hiriko proiektuaren barnean. Aisia jorratzen aritu dira, ikasturte osoan barrena, LH 3tik 6ra bitarteko 45 neska-mutil; ordezkari politiko, guraso nahiz herritarrei aurkeztuko diete egindakoa, larunbatean, Zerkausian. Lehen ikasturtean espazio publikoarekin egindakoa, aurten aisialdiaren inguruan mamitu dute neska-mutil tolosarrek, bost saiotan. Horrela, larunbateko seigarren hitzorduarekin birbilduko dute azken hilabeteotako ibilbidea, 17:30etik aurrera, Zerkausian. Herriko ordezkari politikoekin batera, gurasoak nahiz herritarrak gonbidatu ditu Haur Kontseiluak, beren proposamenak entzutera, izan ere, aisialdiari begira egutegi zehatz bat prestatu dute. Horrela, larunbatean Zerkausian egingo duten aurkezpena prestatu eta gero, herritarrei dei egin nahi diete bertaratu eta beren betaurrekoak janztera. Aurkezpenaren ondoren, txokolate jatea eta DJa izango dira. NURA ELKARTEA