Nura

KONTAKTUA - MAPA

MAPA

San Francisko Pasealekua
47 zenbakia, behea
20400 tolosa
Tel.: 943 576 937
Mov.: 600 849 249
mail: nura@nura.info

  • Nura
  • facebook
imagen nura

ESKUHARTZE IKUSPEGIA

Geure lanari honako baloreak kontutan hartuz ekiten diogu:
ERRESPETUA

Geure esku-hartzearen hartzaile diren pertsonen kultur eta gizarte aniztasuna eta giza hezkuntza eta terapia arloan gurekin harremanetan dauden profesionalen lan eredu desberdinak onartuz. Euren behar eta erritmoetara egokituz eta, bai programak, bai gure esku-hartze moduak, baimentzen dituen espazioetara bakarrik iritsiaz.

PARTEHARTZEA

Garatze prozesuetan parte hartzen duten alderdi guztien ideia eta ekintza guztiak kontutan hartuz. Programak aberastu ditzaketen komunitateko elementu guztien parte-hartzea erraztuz eta lan egiten dugun familia, talde eta pertsonen beraien komunitatetan parte-hartzea bultzatuz.

SORMENA

Geure bezeroentzako garaturiko proiektuen bidez irtenbide berritzaileak ezarriz eta, aldaketa pertsonal eta komunitariorako, sormenaren ezinbestekotasuna helaraziz.

GARDENTASUNA

Barne eta kanpo kontrol zehatz baten bidetik , zerbaitetan balioa erantsi diezaiokegun proiektuak soilik kudeatuz. kontratatu gaituen pertsona eta erakundeekin kongruenteak izanik eta programaren bidez gurekin harremanetan jartzen diren pertsonei geu garena aditzera emanez.

KALITATEA

Geure bezeroek esku-hartzean parte hartzen duten alderdi guztien esfortzua behar dutela kontutan hartuz, eta Ongizate Indibidual eta Komunitarioaren printzipioan oinarrituz, geure esku-hartzeei protokolo bat ezartzen diegu eta ebaluaketa jarraikor bat egiten dugu.

BANAKOARI, TALDEARI ETA KOMINUTATEARI ZUZENDURIKO ARRETA

Beharrezkoak dituzten proiektuak diseinatu eta garatu asmoz, hots, euren pertsonal, taldekako edo komunitate prozesuetara egokitzen direnak, buruz buru egiten dugu lan protagonistekin geure egiturak euren beharretara moldatuz.