Nura

KONTAKTUA - MAPA

MAPA

San Francisko Pasealekua
47 zenbakia, behea
20400 tolosa
Tel.: 943 576 937
Mov.: 600 849 249
mail: nura@nura.info

  • Nura
  • facebook
imagen nura

FAMILI GIZA HEZIKETA
ESKUHARTZEA

ZERDA?

Eskuhartze giza-hezitzailea, zailtasunezko egoeran dauden familiekin, hain zuzen, arrazoi desberdinengatik modu autonomoan beren egoera hobetzeko beharrezko baliabiderik ez duten familiekin garatzen da.

Programaren ezaugarri nagusietako bat hezitzailea familiaren eguneroko ingurura hurbiltzea da, elkarrekin lehentasuna emanez dagokion premia edo beharrari.

HELBURUAK:

Helburu orokorra familiak eta berau osatzen duten partaideek bizitza kalitatea hobetzea lortu dezatela da.

Hortik abiatuta, familiari lagundu nahi da , zailtasunak modu autonomoan kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko prozesuan.

Familiakideen arteko harremanen kalitatea bere osotasunean hobetzea, baita bere inguru hurbilekoekin dutenena ere, gizarte harremanak sendotuz eta familiaren edo bere kideen inguruko baliabide komunitario guztiekin egoki diren egintzak garatuz.