Nura

KONTAKTUA - MAPA

MAPA

San Francisko Pasealekua
47 zenbakia, behea
20400 tolosa
Tel.: 943 576 937
Mov.: 600 849 249
mail: nura@nura.info

  • Nura
  • facebook
imagen nura

GIZARTERATZE PROGRAMA

ZER DA?

Programa hau, Baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikorik gabeko pertsonen bazterkeriaren prebentzioa eta gizarteratze planean dago kokatua.

Gizarteratze bidean, laguntza eta jarraipena eskeintzen duen eskuhartze bat da. Prozesuan zehar, pertsonak aldez aurretik ezarri dituen helburuak lortu asmoz, bideak egokitzen laguntzea izango da gure lana.

HELBURUAK

Programaren asmoa da, hain zuzen ere, arrisku edo gizarte bazterkeriaren egoeran dauden pertsonak bideratzea espazio batera, non definitu daitezkeen helburu batzuk beren gaitasunak berraurkitzeko, nork bere buruan konfiantza sustatzeko, autoestimu pertsonala eta soziala pizteko, lan prestakuntzako programetan sartzea errazteko, etab.

Helburu horiek dokumentu-programa batean idazten dira -gizarteratzeko hitzarmena deritzo- eta bertan hainbat eta hainbat ekintza jasotzen dira, eremu desberdinetan (gizartean, lan munduan, komunikazioan...) ohitura batzuk hartu eta gizarteratzen eta lan munduan sartzen laguntzeko.