Nura

KONTAKTUA - MAPA

MAPA

San Francisko Pasealekua
47 zenbakia, behea
20400 tolosa
Tel.: 943 576 937
Mov.: 687 241 992
mail: nura@nura.info

  • Nura
  • facebook
imagen nura

AHOLKULARITZA

DESKRIBAPENA

Giza baliabideen kudeaketan zerikusia duen arlo ezberdinetan oinarritutako erakundeentzako aholkularitza espazio bat eskaintzen dugu.

Aholkularitzak, erakundeak egunerokotasun moduen funtzionamenduarekiko alternatiba posibleei buruzko hausnarketa espazio batez hornitzen ditu, gauzatzen den lanaren kalitate eta eraginkortasunaren hobekuntzara bideratzeko.

Nuratik eskaintzen den aholkularitza 2 lan arlorekin erlazionatzen da:

1. Predictive Index sistemaren ezarpenarekin erlazionaturiko aholkularitza zerbitzua

2. Giza baliabideen kudeaketako beste aspektuekin erlazionaturiko aholkularitza zerbitzua

HELBURUAK

Aholkularitzak, erakundeak erabiltzen dituen baliabide eta gaitasunak areagotzea ahalbidetu nahi du, bere lanaren jardueran potentzialitateak garatzea erraztuaz, Ondorengo arlo ezberdinetan eragin dezakegu besteak beste:

Langileria aukeraketa prozesuen jarraipenean, lanpostuaren beharren identifikazioan nahiz hautagaien balorazioan.

Lankideen perfil profesionalen ezagutzaren bitartezko, garapen plan indibidulizatuaren ezarpenean, beraien potentzialitate naturala garatuaz, langileria motibatuaz, aukeraketa hoberena gauzatzeko garaian zein lan mota egokitzen den bere talentu eta botereetara identifikatuaz, zein ekintzetan lortuko duen asetasun eta emaitza hoberena eta nola izan daitekeen produktiboagoa identifikatuaz.

Erakundearen plan estrategikoaren garapenaren plangintzan. Erakundea hazten eta aldatzen doan adinean, Zein bultzada beharko ditugu? Planak gauzatzeko postu klabeetan lidergo egokia al daukagu? Segida nola planifikatuko dugu? Gure etorkizuneko liderrak garatzen ari al gara? Identifikatuak al ditugu?

Lan talde arrakastatsuen eraketan.

Lidergo garapen planen ezarpenean, zuzentzeko gaitasunak potentziatuaz.