Nura

KONTAKTUA - MAPA

MAPA

San Francisko Pasealekua
47 zenbakia, behea
20400 tolosa
Tel.: 943 576 937
Mov.: 687 241 992
mail: nura@nura.info

  • Nura
  • facebook
imagen nura

SUPERBISOA ETA
ORIENTABIDEA

DESKRIBAPENA

Lan munduan ematen ari diren aldaketak, bai langile eta bai egitura antolatuen etengabeko egokitzea eta hauen trebetasunen gehitzea eskatzen dute.

Superbisioak ekintza profesionalaren ausnartze bezala, behar hauei erantzun bat eman nahi die. Bere helburua hobekuntza, ikasbide, kontraste eta aholkularitzako espazio bat bultzatzea, eta kalitatezko gestiorako tresna erabilgarri bat izatea da.

Superbisioaren bidez, norbere lanerako gaitasunak eta eskuhartzearen aukerak areagotu nahi dira, ausnarketarako espazioak sortuz. Bertan, gerturatzen diren profesionalen lan munduaren alderdi guztiak hartzen dira kontutan, bere bizipen, zailtasun edota gatazka abiatuz, egunerokotasunean mugitzeko aukera desberdinak bilatu asmoz

HELBURUAK:

Superbisioaren helburua, profesionalak, lantaldeak edota erakundeak erabiltzen dituen gaitasun eta baliabideak garatzea da. Bide hortan, aldaketen integrazioa, gaitasunen kudeaketa, kasuekiko ikuspuntu, eta proiektuak malgutu eta , gainditu ez diren egoeretan gelditu eta argitzea, etb erraztu nahi da

SUPERBISIO MODUAK

Bakarkako superbisioa (BS), , Superbisatzaile bat eta profesional baten arteko topatze elkarreragile bat da. Bertan bigarrenak bere lan ekintzari buruz ausnarketa bat egitea lortzen du, bere ulermena eta eguneroko ekintzaren erabilpena hobetzeko eta, era honetan, gogobetetze profesionala eta eraginkortasun gehiago lortzeko.

Lan taldeen superbisioa (LTS), , Superbisatzaile bat edo bi (lan taldearen tamainaren arabera) eta erakunde batetan (enpresa, elkarte,erakunde,etb.) lan egiten duten profesional talde baten arteko topaketa da. Bertan xedea ez da erakundearen egitura aldaketa bat ematea, baizik eta maila honen azpian gelditzen diren langileen, bezeroen eta erakundearen artean sorturiko erlazio sare korapilatsuak lantzea da. Helburua enpresaren giroa (harremanen giroa), lankidetza eta eraginkortasuna hobetzea da.

Superbisioa klinikoa edo kasuen superbisioa (SK), Superbisatzaile bat edo bi eta, bakarka edo taldeka egiten denaren arabera, profesional bat edo gehiagoren arteko topaketa da. Laguntza harremana, honek hartzen duen forma, bere helburuak, bere dinamika, prozesu horretan gertatzen dena, partehartzaile bakoitzak prozesuaren momentu bakoitzean jartzen duena eta profesionalak bere lana ikusteko, antolatzeko eta egiteko modua da superbisioaren xedea. Honela, bere helburu orokorra profesionalari bere lan asistentzialarekiko laguntza eskeintzea izango litzateke.